2020/11/13

HISTORIAURREA

4. mailan gaude  eta Historiaurrea ikasi genuenean, maketak egitea bururatu zitzaigun. Horretarako kartoia, plastilina, papera, makilak, kortxoa eta tenpera erabili genituen. Zozketa egin genuen,eta atera zitzaigun taldearekin egin genuen lan.




Eskuinaldean Paleolito argazkia duzue eta eskuinaldean, Neolitoa.



Talde honek Metal aroa irudikatu zuen.


Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen.


URTZI   ETA UNAX

2020/06/18

MAIATZAK 1

Maiatzaren 1ean Langileen Eguna ospatu genuen. Covid-19 dela eta, etxean egon behar izan gara bi hilabetez, baina, denbora horretan hainbat eta hainbat langile bere postuetan jarraitu dute, horregatik haiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

LH5A

PORTUGALETE QUIZZ

5. B-ko ikasleek Portugaleteri buruzko galdera hauek prestatu dituzte. Ikusten duzuenez, teknologiaren erabileran gero eta trebeagoak dira. 

PREST ZAUDETE GALDERAK ONDO ERANTZUTEN?
ERAKUTSI ZENBAT DAKIZUEN!


ASMAKIZUNAK

5. mailakoek asmakizun hauek prestatu dituzte. 
EZETZ ASMATU!!!!


2020/06/09

Badago leku bat...

Esperimentu berria egin dugu eta nire ikasle maiteek itzel egin dute. Portugaleteko txoko bat, gehien gustatzen zitzaiena, deskribatu egin dute eta idazlan guztiekin liburu digitala sortu dugu.
Irakurri eta zuek ere imajinatu leku hori non...



2020/05/29

PEREZ SAGUTXOA

Gu 1. mailan gaude eta badakizue zer gertatzen zaien gure adineko umeei, ez da?. Ba, hori!, asmatu duzue: HORTZAK ERORTZEN ZAIZKIGULA!!!. Eta nor dator gero? PEREZ SAGUTXOA!!!
Zer iruditzen zaizue, gelan egiten dugun bezala, abestu eta dantzatu egiten badiogu?



2020/05/21