2012/06/22

Autobiografiak

4. mailako ikasle bakitzak bere autobiografia idatzi du eta oso interesgarriak direnez, nik liburuxka bat klaseko prestatu dut. Ea zuen gustukoak diren


2012/06/20

Euskeraz bizi nahi dugu!!!!!

3.mailakoek euskeraz jolastu nahi dute, hitz egin nahi dute eta bizi nahi dute. Eta ALDARRIKATZEKO, GUZTIOI ESATEKO bideoklipa hau egin dute. KANPAZAR ESKOLAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU !!!!!

2012/06/19

Tximeleten bizitza

Aurreko astean bi ikasle hauek tximeleten bizitzari buruzko hitzaldia ikaskideei eskeini zieten. Oso urduri egon arren(batez ere kameragatik), oso ondo egin zuten. Ia beste batzuk ere animatzen diren.

2012/06/18

Atlantis banda

Nire lanetik zein den gehien gustatzen zaidana galdetuko bazenidate, hauxe esango nizueke: Oso berezia da ikasleak niri hurbiltzen zaizkidanean eta marrazkiren bat edo zerbait ematen didatenean. Orain horietako kasu bat ikusiko duzue. Jaimek eta Jon Anderrek niri haiek prestaturiko abestia eskegitzea eskatu zidaten. Beranduago Gabriel ere gehitu zen. Emaitza zuek ikusiko duzue.

2012/06/17

Antzerkia

Maiatzean 4.mailakoek antzerki dibertigarria eskeini ziguten. Xianaren aitak bideoa pasatu zidan eta zuentzat montatu egin dut. Nahiz eta oso ondo ez entzun, primeran ikusten da.

5.B-koen ipuinak

2012/06/15

Ezetz asmatu

Atzo Deia egunkurariak ohi den lez, Gazteleku aldizkaritxoa argitaratu zuen. Ezetz asmatu nor agertu zen. Ez dakizue? Hemen uzten dizuet, zuek ikusi ahal izateko

5.mailakoen ipuinak

5. mailakoek ipuin zoragarriak prestatu dizkigute. Betiko ipuinak baina bakoitzak bere estiloa du. Ezin izan dut bat bakarrik aukeratu, guztiak bikain daudelako; beraz, hemen dituzue guztiak. Astelehenean 5.A-koenak agertuko dira.