2018/02/26

ATHLETIC

Kaixo lagunak:
San mameses egon naiz nire gurasoekin,  eta Athleticek irabazi du 2-1. Eta 3 aldaketak egin ditu. 

Ibai Pérez

2018/02/23

ANIMALIAK

Lehengo   mailako   ikasleok  animaliak   ikasi  ditugu.
Animalien   panpinak  ekarri   ditugu
Ikasle bakoitzak bere animaliari buruz  hitz   egin  du.
Animalien     laguntzaz     asko     eta gustura ikasi    dugu.

Oier, Naia, Garazi, Ibai


2018/02/20

SAGU TXIKI

Lehenengo eta bigarren mailako umeek patio-jolas batzuk prestatu dituzte eta elkarri azaldu dizkiote. Hona hemen 1. mailako batzuek prestatu dutena: "Sagu txiki"


2018/02/16

OTSAILA



Otsaila da  laburra 
urteko motzena 
eta ondo pasatzeko
bi festa dituena.



Mikeltxo, hartu makila 
bada Agate Deuna,
eta inauterietan, berriz,
mozorro politena


Aitzol eta Jugatx



2018/02/09

MASKARAK

1.Maskarak egiteko behar da folio bat, kartulina bat, pegamentoa, makila eta tenpera. 
2. Folioaren azpian kartulina ipini behar da. Folioa erditik
tolestu, gero zabaldu eta tenpera bota erdian. Itxi eta forma eman.
3. Zabaldu eta zikatzen utzi; gero markatu eta moztu.

Oso politak geratu ziren eta oso ondo pasatu genuen.

Oier Tejelo 2.B




Landareen esperimentua

Landareek ura xurgatzen dute. Zurtoinak hostoetara garraiatzen du ura.

Lucía eta Gaizka.

































2018/02/02

GORPUTZA

5. mailako Goiurik ere ,  Google aurkezpenak egiten ikasi duenez, aurkezpen hau eskeini nahi digu.

ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK!



2018/02/01

LENGUA

5. mailako Nahiak aurkezpena hau prestatu du. Zuek etxean birpasatzeko oso baliogarria delako, uzten dizuet.

LAN BIKAINA, NAHIA!!! 💖


FRUTA TAILERRA: TXIMELETA

OSAGAIAK:
Laranja
mahatsak
mikado
1.Laranja moztu genuen.
2.Ondoren zotz batean jarri genituen mahatsak tximeletaren gorputza egiteko.
3.Gero laranja zatiak jarri genituen hegoak bezala.
4.Antenak mikadoekin egin genituen.

Itxaso eta Eider



FRUTA TAILERRA:UNTXIA

Guk frutarekin untxia egin genuen. Sagarra, banana kokoa, mikado eta gominola erabili genituen. Izugarri gustatu  zitzaigun.

Eunate eta Alaitz