Mostrando entradas con la etiqueta ikasleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikasleak. Mostrar todas las entradas

2017/12/20

ANIMALES SALVAJES

4.D-ko ikasleek lan bikaina burutu dute. Informatika gelara joan ziren eta interneten animalia baten informazioa bilatu zuten. Ondoren Word dokumentu batean idatzi zuten eta argazki eta izenburua txertatu zituzten.
Hona hemen egindakoa.


 

2013/06/10

Jarrilleros

Hau Asti-Leku-ren kontra jokatutako partida irabazi genuen taldea da. Guk, aurtengo ligan, bigarren postua lortu izan dugu. AUPA JARRILLEROS!!!!!!!!

Lorena 4.B 




2013/05/14

Xakea

Kaixo, nire izena Unax Navío Garnica da eta zortzi urte ditut. Kanpazarreko hirugarren mailan ikasten dut, A taldean. Esan nahi dizuet Bizkaiko xake txapelketan hirugarren postua lortu dudala, benjamin kategorian 120 partehartzaileetatik.




2013/05/08

JUDO TXAPELKETA.

kaixo Ianire naiz eta 4.mailan nago.Pasa den hilabetean Gazteizera joan nintzen judo lehiaketan batean partea hartzera.Espainako probintzia guztietako gazteak geuden.Lehiaketa oso gogorra zen nire aurkakoak oso onak eta ni baino handiagoak zirelako,34kiloko gorako umeekin jarri ninduten eta nik 30 kilo pisatzen dut.Hala ere, nik denoei irabazi nien. Argazki hauetan lehiaketan eta dominarekin ikusi ahal nauzue. Egin kirola eta osasuntsu egongo zara!!!

2012/11/29

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna

Astelenean ospatu genuen emakuemeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Seigarren mailako ikasleak geletatik pasatu ginen eta hau esan genuen:

Egun on! Gu seigarren mailakoak gara eta gauza batzuk azalduko ditugu. Atzo igandean, emakumeen kontrako indarkeria eguna izan zen.
Badakizue zer esan nahi duen borobil honek?
Begira borobil honek esan nahi du neskak zein mutilak eskubide berdinak ditugula eta ezin garela jo edo insultatu.
Sexu desberdina izanez berdinak gara barrutik.
Eta norbaitek jotzen bazaitu pertsona bati esan behar diozu.


Neskak zein mutilak berdinak, beti izan lagun-minak!!

2012/11/05

Maider Castilla

Iaz nire Taekwondo irakasleak ea lehiaketa batera joan nahi nuen galdetu zidan eta nik baietz, joango nintzela esan nion.
Eguna heldu zenean, oso txarto sentitzen nintzen, tripako mina, buruko mina....
Lehiaketan hasi nintzen eta hobetzen hasi nintzen. Nork irabai zuen esan zutenean.... ni hirugarrena nintzela entzun nuen!!!!!!!


2012/06/19

Tximeleten bizitza

Aurreko astean bi ikasle hauek tximeleten bizitzari buruzko hitzaldia ikaskideei eskeini zieten. Oso urduri egon arren(batez ere kameragatik), oso ondo egin zuten. Ia beste batzuk ere animatzen diren.

2012/06/18

Atlantis banda

Nire lanetik zein den gehien gustatzen zaidana galdetuko bazenidate, hauxe esango nizueke: Oso berezia da ikasleak niri hurbiltzen zaizkidanean eta marrazkiren bat edo zerbait ematen didatenean. Orain horietako kasu bat ikusiko duzue. Jaimek eta Jon Anderrek niri haiek prestaturiko abestia eskegitzea eskatu zidaten. Beranduago Gabriel ere gehitu zen. Emaitza zuek ikusiko duzue.

2012/05/24

Antzerkia

Gaur Mª Luzen ikasleek oso antzerki dibertigarria eskeini digute. Eskolarizazioko 3 zati aukeratu diztuzte eta ikuslegoa ez da farre egiten gelditu. Hemen argazki batzuk uzten dizkizuet


2012/05/21

Katua

Ni Vadim naiz eta 4 . B ko ume bat naiz . Argazkian etxean egin dudan katu batekin nago. Orain azalduko dizuet nola egin nuen katua . Egukaria , zeloa eta bi zati kartoi behar ditugu . Egunkariari zeloz nahi dugun forma ematen diogu, kontu handiz hasieran kostatzen delako . Kartoiak belarriak egiteko erabili nituen. Amaitzeko egunkari asko simurtu nuen eta gero moztu nuen . Ikusten duzuenez emaitza oso polita geratu da .


2012/04/17

Ikasle maiteak

Gero eta ikasle gehiago animatzen dira marrazkiak bidaltzen. Gaur Christian animatu da, 4. mailakoa. Eskerrik asko.

2012/04/13

3. maila

Hona hemen 3. mailako umeok, energiarekin lotuta eta gurasoen laguntzaz, egindako haize errotak, aintzinean gure arbasoek erabiltzen zituztenetakoak.

Estos molinos de viento que veis los hemos hecho el alumnado de 3º con ayuda de nuestras familias. Los hicimos cuando estudiamos el tema de la energía. Son como los que utilizaban nuestros antepasados.



2012/03/30

2.A





Ostiralero arratsaldero, 3:00etan, TERTULIA egiten dugu eta horretan gurasoek, aiton-amonek, anai-arrebek parte hartzen dute. Gaurko ipuinak "El joven gigante" izena du.

2012/03/28

2.A





2.A-ko umeok ipuin kontalariak gara. Gaur Fermín Anderren txanda izan da. Etxean gure gustuko ipuin zatitxo bat prestatzen dugu, asteazkenero lagunen aurrean kontatzeko.

2012/03/19

Athletic


Athleticek Manchesterren kontra egindako partidu bikaina ikusi eta bizi ondoren, 2. mailakoek ospatu nahi izan zuten. Nola? Abesteaz eta ondo pasatzeaz gain, guztion artean pentsatutako diktaketa bat idatzi zuten eta horri buruz marraztu zuten. Hemen ikusi ditzakezue egindako lan batzuk. Nahi duenak aprobetxa dezake, etxean berriro egiteko.


Para celebrar el gran partido del Athletic contra Manchester, los de 2º prepararon un dictado y realizaron un dibujo sobre él. Podéis aprovecharlo para trabajar en casa.

2012/03/14

Iru herri

Miguel naiz eta 4. mailan nago. Txirrindularitzan aritzen naiz .Nire kluba Iru herri deitzen da.Astean bitan entrenatzen dugu eta asteburuan lasterketak egiten ditugu. Gala bat irabazi genuen eta oso pozik jarri ginen.Nahi baduzue gure klubean sartu ahal zarete.


2012/03/02

San Mames

Gaur San Mamesera joan gara Robertorekin. Lehenengoz metroa hartu dugu San Mamesera joateko. Gero San Mamesera heltzean museoa ikusi dugu. Ondoren lehoiarekin egon gara, argazki asko atera ditugu berarekin. Jarraian palkora joan gara eta Jon presidentearen tokian eseri da. Hori egin eta gero prentsa aretora joan gara; han esan dizkigute gauza interesgarri asko.
Gero aldageletara joan gar. Han dutxak, masaje gela, takilak eta jolasteko moduaren marrazki bat.
Bisita ia bukatzean bankiloak erakutsi dizkigute eta oso ondo zeuden.
Bisita bukatu eta gero parke handi batera joan gara han oso ondo pasatu dugu jolasean denbora osoan.Azkenik metroa hartu eta eskolara itzuli gara.

Primeran pasatu dugu!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

AUPA ATLHETIC!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


KARMELE