Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas

2022/01/07

ROBLOX ETA MAMU MISTERIOTSUA

 5.B-ko ikasle batzuek liburu bat idatzi zuten eta nigana gidoiarekin etorri zirenean eta bideoa grabatzea eskatu zidatenean, 馃槆馃槆 ezin izan nien ezetz esan. 

Hementxe duzue bideoa, baina ez fijatu montatze- akatsetan, fija zaitezte ikasleek egindako lan bikainean.

Zorionak, neska mutilak!!!










2020/05/29

PEREZ SAGUTXOA

Gu 1. mailan gaude eta badakizue zer gertatzen zaien gure adineko umeei, ez da?. Ba, hori!, asmatu duzue: HORTZAK ERORTZEN ZAIZKIGULA!!!. Eta nor dator gero? PEREZ SAGUTXOA!!!
Zer iruditzen zaizue, gelan egiten dugun bezala, abestu eta dantzatu egiten badiogu?



2018/03/07

ASMAKIZUNAK

1. mailako ikasleek,"Animaliak" gaia lantzen ari zirela, asmakizunak ikasi zituzten eta 2.mailakoei kontatu zizkieten. Nik ikusteko aukera izan nuen eta hona hemen egindako lana. 
Beti bezala, ITZEL!

2012/10/30

Maitasun istorioa

Hemen erronka handia uzten dizuet. Maitasun istorioa baina protagonista bereziekin. Bideoa ikusi ondoren....  Animatuko zinateke istorioa idazten? Nik argitaratuko ditut, beraz..... hasi lehen bait lehen!!!!


2012/06/20

Euskeraz bizi nahi dugu!!!!!

3.mailakoek euskeraz jolastu nahi dute, hitz egin nahi dute eta bizi nahi dute. Eta ALDARRIKATZEKO, GUZTIOI ESATEKO bideoklipa hau egin dute. KANPAZAR ESKOLAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU !!!!!

2012/06/19

Tximeleten bizitza

Aurreko astean bi ikasle hauek tximeleten bizitzari buruzko hitzaldia ikaskideei eskeini zieten. Oso urduri egon arren(batez ere kameragatik), oso ondo egin zuten. Ia beste batzuk ere animatzen diren.

2012/06/18

Atlantis banda

Nire lanetik zein den gehien gustatzen zaidana galdetuko bazenidate, hauxe esango nizueke: Oso berezia da ikasleak niri hurbiltzen zaizkidanean eta marrazkiren bat edo zerbait ematen didatenean. Orain horietako kasu bat ikusiko duzue. Jaimek eta Jon Anderrek niri haiek prestaturiko abestia eskegitzea eskatu zidaten. Beranduago Gabriel ere gehitu zen. Emaitza zuek ikusiko duzue.

2012/06/17

Antzerkia

Maiatzean 4.mailakoek antzerki dibertigarria eskeini ziguten. Xianaren aitak bideoa pasatu zidan eta zuentzat montatu egin dut. Nahiz eta oso ondo ez entzun, primeran ikusten da.

5.B-koen ipuinak

2012/06/15

5.mailakoen ipuinak

5. mailakoek ipuin zoragarriak prestatu dizkigute. Betiko ipuinak baina bakoitzak bere estiloa du. Ezin izan dut bat bakarrik aukeratu, guztiak bikain daudelako; beraz, hemen dituzue guztiak. Astelehenean 5.A-koenak agertuko dira.

2011/06/01