2019/12/12

UN DUMPER EN APUROS

Gaur Alberto Bargos gure klasean egon da "Un dumper en apuros" liburua irakurri ondoren. Guztion artean egindako hainbat galdera egin dizkiogu baita bakoitzak berea egindakoa ere. 

Mila esker, Alberto, hainbat gauza erakusteagatik eta beti mezu baikorrak eta aberasgarriak transmititzeagatik.

Maite zaitugu, Alberto!!!!!!!!!!!!!!!





2019/11/19

MARRAZKIEN LEHIAKETA

Kultur astean  marrazki lehiaketa egon zen . Nik  mitologiaren marrazki bat egin nuen. eta irabazi nuen. Saria zinemarako  sarrerak izan ziren. Aurreko astean  "Los Addams" pelikula ikustera joan ginen . Pelikula primeran dago.



2019/11/15

ZIRIA ALA SARIA?

Euskal herrian betidanik gau beltza edo arimen gaua  ospatu dugu. Orain halloween ospatzen da EE.BB  ekarritako ohitura. Guk gau beltza ospatzeko klasean, taldekideekin egin dugu marrazki bat. Atzinean  mozorratzen ziren etxeko trapuekin  eta  beldur handiago ematen zuten  eta gaur, egun, oso garestiak dira eta, ez dute beldurrik ematen.   
                                                                    
Uxue eta Naroa 


2019/11/10

Zientzia Museoa

Kanpazar eskolako 5. mailako umeak Donostiako Zientzia Museora joan ginen urriaren 30ean.
Bertan animaliak, planetarioa eta zientzia inguruko makinak (Fakir ohea haien artean) ikusi genituen. 

Joatea gomendatzen dugu!









2019/11/07

POSTONTZIA

Postaria datorrela!!
Gaur postaria etorri da eta gutun bat ekarri digu klaseko bakoitzari.
Klasean postontzia daukagu,bakoitzak gutun azal polit bat egin genuen eta hilabetero elkarri mezu positiboak idazten dizkiogu animatzeko.


2019/10/20

Anbuiberika anbulantziak

Aurreko ikasturtean Anbuiberika anbulantziakoak gure eskolara etorri ziren eta 2. mailakoei oso gauza interesgarriak azaldu zizkieten.



2019/10/16

Gure marrazkiak

Urtero bezala udako oporretako marrazkiak egin ditugu.6.mailako hiru klaseen artean hogei irabazle egon dira. 

HONA HEMEN GURE ARTELANAK 


 Izadi eta June



2019/06/25

Zugastieta - La Arboleda

3. Mailako umeak gara eta "La Arboleda"ra joan ginen.
Han Alberto maisuak mehatzarien bizitza nolakoa zen azaldu zigun eta garai horretako etxe bat ikusteko aukera izan genuen.Ostean ingurunetik buelta bat eman genuen garai horretako aztarnetan zehar.
Sorayari esker sendabelar batzuk ezagutu genituen. Soraya naturopata eta idazlea da eta sendabelarrei buruz hitz egin zigun . Koaderno bana eman zigun eta hor bertan hauxe idatzi genuen: sendabelarraren izena, hazia nondik datorren, zein atal erabili behar den...Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen.
Egun polit hori amaitzeko funikularrez jaitsi ginen.  

Soraya, berriro ere mila esker zure laguntza osoki desinteresatua.


2019/04/12

KORRIKA


21.KORRIKA

Korrika  euskararen  alde  dago. Aurten  Garesetik  Gasteizera   doa. 2019ko apirilaren 4tik 14era da. Asteazkenean  gauez korrika  egin  genuen  eta Bizkaiko Zubian lekukoa hartu  genuen. Gero ballontikoak hartu   zuten  lekukoa. Egun horretan  gure  lagunak  ikusi genituen. Andereñoak eta maisuak  ere korrika egin zuten. Portugaleteko Tximinu parkera heldu ziren batzuk eta beste batzuk  ailegatu  ziren  Santurtziraino.
1980ean Bilbora zeharkatu zuen lehenengo korrika izan zen. Bi  mila  kilometro  baino  gehiago  egin  zituzten. Guk ere euskararen alde gaude. Ehun eta mila lagun izan dira parte hartzaileak  aurreko  korriketan.

Egileak: Ander Gallego LH2A, Unai Mostajo LH2B, Arhane Gila LH2B, Zigor Serrano LH2B eta Zaira Ventades LH2B.







2019/04/09

ANIMALIEN LAPBOOKS

3. mailakoek "Animaliak" gaia lantzeko lapbook-a prestatu dute. Bideo honetan Urkok eta Oierrek nola egin duten azaltzen digute.


2019/04/08

Errezeta gehiago

Kanpazar eskolarentzat elikadura oso gai garrantzitsua da. Hori dela eta, errezeta bilduma 3. mailakoek ere prestatu dute . Hona hemen

2019/03/20

Lasterketa

Pasa den igandean lasterketa bat egin dut Villasana De Mena herrian. Kamiseta eta poltsa bat gaileta eta abarrekin izan da da saria. Argazkiak  hemen dituzue.
Gaizka.





2019/02/22

Antzerkia


Kaixo,ikaskide maiteok :
4.mailako 1. antzezlan-taldeko ikasle batzuk gara. Guk prestatutako antzezlan honen izenburua"Eta zuk,zein kolore duzu gustoko" izan da.
Antzerki honen bidez, familia bat bezala sentitu gara,errespetutik,,baloreak ikasi ditugulako ; hauxe da,guztiok berdin eta desberdinak garela eta elkar onartu behar dugu
Oso ondo pasatu dugu. Benetazko aktore bihurtu gara, ilusio handiaz antzezten, eta gutaz oso harro sentitu gara! 
Zuek gure bideoa ikustean zuen gustukoa izatea espero dugu.
Musu bat!
Agur

Leizuri Del Río                                    Leire Pérez
Aimar Rodríguez                                 Leire Simón
Nerea De Miguel                                 David Adeliño
Saioa Roidriguez                                 Alaia Pocero
Lander Redondo                                  Markel Alias
Alain Ares                                           Markel Barrero
Alex Carreto                                       Ane Eguezabal
Matxalen Plaza                                    Markel González
Aimar Bada                                         Arrate Domingo



2019/02/03

SAN MAMES



Pasa den asteaskenean San Mamesen egon nintzen nire osaba, lehengusia, arreba era nire amarekin. Nahiz era partidua es irabazi oso interesgarria egon zen, gainera jende pilo bat egon zen. Aupa neskak!
Gaizka.