Mostrando entradas con la etiqueta abestiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta abestiak. Mostrar todas las entradas

2024/05/27

Mikel Inuntzuaga

Ostiralean, maiatzaren 24an, Mikel Inuntziaga, "Inun" abeslariaren bisita izan genuen 6. mailakook eskolako liburutegian.

Ikasturtean zehar euskara eta euskal kultura sustatzeko "Betiko euskal kantak" landu izanak fruitua eman duela agerian geratu zen.
Inunek  ekitaldia primeran bideratu zuen eta ikasleen erantzun ezinhobea lortu zuen: Poza, motibazioa eta parte harte itzela nabarmendu zen eta.

Guztiok holako  ekimenak errepikatzeko irrikan gaude!!

Bideotxo honetan giroa ikus dezakezue.



2018/04/27

HIRIBURUAK

2. mailakoak jolas-kanta hau lantzen ari dira. Besteok ere ikasi ahal izateko luzatzen dizuet.


2012/06/20

Euskeraz bizi nahi dugu!!!!!

3.mailakoek euskeraz jolastu nahi dute, hitz egin nahi dute eta bizi nahi dute. Eta ALDARRIKATZEKO, GUZTIOI ESATEKO bideoklipa hau egin dute. KANPAZAR ESKOLAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU !!!!!

2012/06/18

Atlantis banda

Nire lanetik zein den gehien gustatzen zaidana galdetuko bazenidate, hauxe esango nizueke: Oso berezia da ikasleak niri hurbiltzen zaizkidanean eta marrazkiren bat edo zerbait ematen didatenean. Orain horietako kasu bat ikusiko duzue. Jaimek eta Jon Anderrek niri haiek prestaturiko abestia eskegitzea eskatu zidaten. Beranduago Gabriel ere gehitu zen. Emaitza zuek ikusiko duzue.