2019/12/12

UN DUMPER EN APUROS

Gaur Alberto Bargos gure klasean egon da "Un dumper en apuros" liburua irakurri ondoren. Guztion artean egindako hainbat galdera egin dizkiogu baita bakoitzak berea egindakoa ere. 

Mila esker, Alberto, hainbat gauza erakusteagatik eta beti mezu baikorrak eta aberasgarriak transmititzeagatik.

Maite zaitugu, Alberto!!!!!!!!!!!!!!!





2019/11/19

MARRAZKIEN LEHIAKETA

Kultur astean  marrazki lehiaketa egon zen . Nik  mitologiaren marrazki bat egin nuen. eta irabazi nuen. Saria zinemarako  sarrerak izan ziren. Aurreko astean  "Los Addams" pelikula ikustera joan ginen . Pelikula primeran dago.



2019/11/15

ZIRIA ALA SARIA?

Euskal herrian betidanik gau beltza edo arimen gaua  ospatu dugu. Orain halloween ospatzen da EE.BB  ekarritako ohitura. Guk gau beltza ospatzeko klasean, taldekideekin egin dugu marrazki bat. Atzinean  mozorratzen ziren etxeko trapuekin  eta  beldur handiago ematen zuten  eta gaur, egun, oso garestiak dira eta, ez dute beldurrik ematen.   
                                                                    
Uxue eta Naroa 


2019/11/10

Zientzia Museoa

Kanpazar eskolako 5. mailako umeak Donostiako Zientzia Museora joan ginen urriaren 30ean.
Bertan animaliak, planetarioa eta zientzia inguruko makinak (Fakir ohea haien artean) ikusi genituen. 

Joatea gomendatzen dugu!