2017/04/07

HITZALDIA

Nire klaseko umeak (2 .mailakoak) itsasori buruzko gaiak lantzen egon dira eta 1.mailakoak hitzaldi batera gonbidatu dituzte .Umeak lan eta lan ibili arren, oso ilusionaturik egon dira beste gelakoei kontatzeagatik.Oso jarduera polita izan da.1. mailakoak gustura etorri dira gure gelara eta  umeek komentatu dute oso urduri zeudela baina gustatu zaiela.

Mari Cruz






2017/04/05

EUSKAL JOLASAK

Gaur 3.zikloko ikasleek, Gorputz Hezkuntzako irakasleek zuzenduta, eskolako beste umeentzat euskal jolasak prestatu dituzte. Dena oso ondo antolaturik egon da eta 3.ziklokoak primeran egon dira arauak azaltzen eta umeei laguntzen. 

ESKERRIK ASKO!!





2017/03/12

MARTXOAK 8

Bigarren zikloko ikasleak eta irakasleok egun horretan ekintza bat egin genuen: ume baikotzari esku bat eman genion eta eskua margotu eta gero, lelo bat idatzi zuzen: HAINBAT KULTURA, ESKUBIDE BERBERAK. Hori egin ondoren, horma batean esku erraldoi bat ipini genuen eta umeak banan-banan beraien eskua jartzen hasi ziren.