2019/11/10

Zientzia Museoa

Kanpazar eskolako 5. mailako umeak Donostiako Zientzia Museora joan ginen urriaren 30ean.
Bertan animaliak, planetarioa eta zientzia inguruko makinak (Fakir ohea haien artean) ikusi genituen. 

Joatea gomendatzen dugu!









2019/11/07

POSTONTZIA

Postaria datorrela!!
Gaur postaria etorri da eta gutun bat ekarri digu klaseko bakoitzari.
Klasean postontzia daukagu,bakoitzak gutun azal polit bat egin genuen eta hilabetero elkarri mezu positiboak idazten dizkiogu animatzeko.


2019/10/20

Anbuiberika anbulantziak

Aurreko ikasturtean Anbuiberika anbulantziakoak gure eskolara etorri ziren eta 2. mailakoei oso gauza interesgarriak azaldu zizkieten.



2019/10/16

Gure marrazkiak

Urtero bezala udako oporretako marrazkiak egin ditugu.6.mailako hiru klaseen artean hogei irabazle egon dira. 

HONA HEMEN GURE ARTELANAK 


 Izadi eta June



2019/06/25

Zugastieta - La Arboleda

3. Mailako umeak gara eta "La Arboleda"ra joan ginen.
Han Alberto maisuak mehatzarien bizitza nolakoa zen azaldu zigun eta garai horretako etxe bat ikusteko aukera izan genuen.Ostean ingurunetik buelta bat eman genuen garai horretako aztarnetan zehar.
Sorayari esker sendabelar batzuk ezagutu genituen. Soraya naturopata eta idazlea da eta sendabelarrei buruz hitz egin zigun . Koaderno bana eman zigun eta hor bertan hauxe idatzi genuen: sendabelarraren izena, hazia nondik datorren, zein atal erabili behar den...Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen.
Egun polit hori amaitzeko funikularrez jaitsi ginen.  

Soraya, berriro ere mila esker zure laguntza osoki desinteresatua.