2025/11/18

ADI programa

ADI programaren xedea pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika garatzea da.  Eskolan integratzeko,  antolaketa prestatzen hasi gara ,  Curriculumak jasotzen duena  ikastetxean inplementatzeko asmoz.

Hori dela eta, duela aste batzuk Haur Hezkuntzan Bee Bot aurkeztu genuen, aurreko astean 6. mailakoekin Scratchekin programatzen hasi ginen eta gaur 5. mailakoekin True True errobota programatzen ibili gara.

Hurrengo asteetan maila guztietan hedatuko dugu.




El objetivo del programa ADI es desarrollar el pensamiento computacional, la programación y la robótica. Para la integración en la escuela se ha comenzado a preparar la organización con el fin de implementar en el centro lo que recoge el Currículum.

Por eso hace unas semanas presentamos Bee Bot en Educación Infantil, la semana pasada empezamos a programar con Scratch con 6º y hoy con 5º hemos estado programando el robot True True.

En las próximas semanas lo llevaremos a cabo en todos los niveles.

2025/11/03

MONTAIAK

Adorez, ilusioz eta ahaleginez, gure ametsak egi bihur daitezke.

Bitartean, 6.mailako  ikasleek muntaia hauek egin dituzte, gu beraien ilusioen partaide bihurtuz.






2025/11/01

KAIKU BASERRIA

1. mailakook Kaiku baserria ikustera joan ginen. Hor gauza asko azaldu zizkiguten: 0 KM-aren garrantzia, mendiak garbi egoteak suteak saihesten dituela, nola zaindu behiak, errobotek nola funzionatzen zuten.... eta, gainera, opari bana eman ziguten.

Goiuriko ur jauzia ikustera ere joan ginen baina ez zegoen urik. Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen.

Bideotxo honetan behiei janaria ematen ikus gaitzakezue. 

Ez galdu hainbat ikaslek interpretaturiko soinu-banda.




 


2024/12/04

Itsas museoa

 Bigarren mailako ikasle guztiak Bilboko Itsas Museoara joan ginen. Bertan, euskal itsas kulturaren inguruko informazioa eta ekologiaren inguruko tailer bat jaso genuen, eta ikasleek artelan bat sortu zuten. Ondoren, la Karolan hamaiketakoa jan genuen eta azkenik Doña Casilda parkera abiatu ginen bazkaltzeko eta jolasteko.





2024/12/03

La Florida

La  Florida parkera joan ginen eta hostoak hartu genituen . Arbolak behatu genituen: enborrak, sustraiak, hostoak eta izenak . Gainera gure herbarioa prestatzen ari gara hartutako hostoekin

Klasean dilistak garbantzuak eta indabak landatu genituen. Orain oso handi daude  eta batzuk  loratzen hasi dira .






Arastegia

Araztegian uraren bidea ikasi genuen, Portugaletetik nola ateratzean den ur zikina araztegira heldu, garbitu, eta garbi dagoenean berriro itsasora bueltatzen da. Gainera esperimentuak egin genituen eta primeran egon ginen.