Arazoa: Goiz batean, errutinetan, gosariaren inguruan hitz egiten hasi ginen... Konturatu ginen gosari kaxkarrak egiten zirela gelan eta egunero lanketa egiten hasi ginen.
Zergatik gosari osasungarria? zer behar du gure gorputzak?
- Bitaminek: gorputza ondo funtzionatzen laguntzen dute.
- Proteinek: hazten laguntzen digute.
- Karbohidratoek: energia ematen digute.
Bitamina, proteina eta karbohidratoekin gure gorputzak ondo funtzionatzen du eta ez gara gaixotzen.
Bitaminak nahiko bajutxu ateratzen zitzaizkigun eta apurka apurka gorantza egin zuten. Baina, halere, beti bajuago geratzen ziren, orduan, asteburuan zer gertatzen zen planteatu genuen:
Hipotesiak:
- Bitaminak igoko dira.
- Bitamina, proteina eta karbohidrato kopurua berdina izango da.
- Danak igoko dira.
Asteburuko gosariak apuntatu eta astelehenean, eguneroko lanari ekin genion:
1.- Goizero, bakoitzak zer gosaldu duen apuntatzen du.
2.- Multzokatzen ditugu.
3.- Matematikoki adierazten ditugu.
4.- Grafikoetara pasatzen ditugu.
5.- Ondorioak elkarbanatzen ditugu.
Behin bukatuta, asteburuko gosariaren inguruan ondorio hauek atera genituen:
- Asteburuetan hobeto gosaltzen dugu.
- Asteburuetan denbora gehiago ematen diogu gosariari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario