2013/01/27

2.B Taldeko umeak LURRASKAN

Ordu gutxi falta dira Lurraskara joateko. Irakasleok ia dan-dana daukagu prestatuta, ilusioa ez zaigu falta, eta eguraldia gure alde egotea ere nahi genuke.

Ikasleak poz-pozik, han lagunekin lo egitea, animaliak zaintzea, baratzean lan egitea, basotik ostoak bilatzen eta biltzen ibiltzea, ogia egitea, etab. Dana da beraientzat mundu berri bat, gurasoen eskuetatik ordu batzuz babesik gabe hegan egitea, eta zerbait behar izatekotan aurre egiten ikasteko abagune paregabea.  (2013-01-27)

Animaliak eta haien bizimoduak hurbiletik ezagutzeko, eta lagunekin luzaroan egoteko eta jolasteko, LURRASKA.

Heldu ginenean, maletetatik gauza batzuk atera, ekintzak ordenean aurrera ondo eramateko.
Ondoren, zenbait azalpen arreta handiz entzun behar izan genituen, zer egin behar den ondo jakiteko.


Eta eguraldia, poliki poliki hasi zen hobetzen.

Baina dana ez ziren arauak eta betebeharrak, baita ere bazegoen denbora aisialdirako.

Eta beste lagun bat gero.
Helburua da ondo pasatzea, egunero.

Bardin da txandal edo bakero.

Beste bat irristatzen goitik behera.

Pozik eta irribarrez behar den antzera.

Edo beldur ez izateko, kontu handien eran.
Edo bestela, kulunkatzearen ideia ez doa txarrera.

Alde batera eta bestera, bardin da emea edo arra.
Eta orain taldeen izenak eta bestelako gauzaterako bilera berri bat, patxadaz.

Konturatu gabe bazkaltzeko ordua heldu da.
Indarrak hartuta, atsedentxo bat emango diogu gorputzari, berriro lanera itzultzeko.

Urez bete ureztontzia eta gero... nork ureztatuko du?

Baina oraindik ez dugu ikasi nola erabiltzen diren lanabesak.

Orain badakigu zeintzuk dira gure barazkiak.



Eta guztion energiari esker, landareak gure alde jarri ziren eta eman ziguten oxigenoa, elikagauak eta osasuna.

Orduan, merezi izango dugu deskantsu on bat.


Zenbat gauza lehenengo egunerako!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario