1.Bkoek ere lan handia egin zuten.
2021/12/11
2021/12/09
AZAROAK 25
Hemen partekatzen dut Azaroak 25 eko argazkiak. Taldeko argazkiarekin eta konfinatuen argazkiekin kollagea egin dugu, guztion lanak ikusi ahal izateko. |
2021/12/08
EUSKARA EGUNA 2021- BERTSOAK
Atzo 2. ziklokoena ikusi genuen eta orain 6.mailakoei dagokie. Entzun zer bertso politak prestatu zituzten!
2021/12/07
EUSKARAREN EGUNA 2021
Aurreko ostiralean, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatu genuen. Erarik hoberena 3. eta 4. mailako umeen ustez jolasten izan zen. Hemen ikasle horiek soka saltoan eta dantzatzen ikusiko dituzue.
Espero dut zuen gustukoa izatea.
2021/11/04
TXIRRINGA ESKOLA 2021
Azaroak 2an, asteartean, 6. mailakoekin Txirringa eskola izeneko jarduera egin genuen. Bertan bi ariketa ezberdin aurrera eraman genituen: gynkana eta nola konpondu hau? Bideo txiki bat uzten dizuegu ateratako argazkiekin.
Erik
2021/10/29
ARIMEN GAUA
Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Eta zuek, gehiago jakin nahi duzue?
Gaizkak, Amaiak eta Unaik ederto azaltzen dute podcast honetan.
2021/10/15
LIBURUEKIN GOZATU
Podcast hauetan Haizeak eta Carlak liburu batzuk gomendatzen dizkigute. Prest egongo zinateke zu ere parte hartzen?
2021/06/22
2021/06/10
HAU ANIMALIA!
Egun batean Iñigo izeneko mutil batek zaldia ukuilutik atera zuen eta zaldiaren eserlekua atera zuen eta bere gainean jarri zen.
Basora joan zen, lurretik makil bat hartu zuen eta pitin bat mugitu zuen.
Bere aurrean elefante burua, zebra gorputza eta krokodrilo isatsa zituen animalia agertu zen.
IZEI
2021/06/04
2021/05/26
2021/05/20
2021/05/14
2021/05/13
PORTUGALETE (2)
Ikasleen lana ikusteko mementoa iritsi da. Grabatu dituzten testuak lantzen bai etxean bai klasean lan handia egin dute eta hori emaitzan ikusten da.
Portugalete herria hobeto ezagutu nahi duzue? Ba... Arretaz entzun!!!
LH2A LH2B
Ha llegado el momento de ver el trabajo de los alumnos y alumnas. Los textos que han grabado los han preparado mucho tanto en casa como en clase y eso se ve en el resultado.
¿Queréis conocer mejor Portugalete? Pues... ¡Escuchad atentamente!
2021/05/08
IRRATSAIOA, LH5.B
2021/05/07
2021/04/26
PORTUGALETE (1)
2. mailako ikasleek "Portugalete" proiektua landu dute. Informazioa bilatzen eta gure herriko txokoak bisitatzen buru belarri ibili dira eta lan itzela burutu dute. Honetan beren argazki batzuekin egindako bideotxo bat uzten dizuet. "Los Barbis" taldeko abesti batzuk erabili ditut, talde hau Portugalete izenari lotuta dagoelako eta beti egongo delako.
Hurrengo sarreran ikasleek ekoiztu lana ikusi ahal izango duzue.
Mila esker zuen partaidetzagatik.
2021/04/23
2021/03/17
Martxoak 8 (3)
Orain bai. Azken lana.
Honetan bizitza morez ikusi behar dugula gogorazi nahi digute
Ahora sí. Último trabajo.
Con él nos quieren recordar la importancia de ver la vida con gafas moradas.
2021/03/12
Martxoak 8 (2)
Aurreko sarreran esan nizuen bezala, 5. mailako ikasleek lan handia egin dute.
Landu zituzten emakume horien bizitzak irakurri ostean, galderak prestatu zituzten eta Quizz bat sortu genuen.
Etxean ere saia zaitezkete ea zenbat dakizuen. Animo!
En la anterior entrada del blog os he explicado el gran trabajo que han hecho en 5º.
Después de leer las biografías prepararon preguntas con las que he elaborado varios Quizzes. Desde casa también podéis jugar, a ver cuánto sabéis
MARTXOAK 8 (1)
Aurten Martxoak 8a dela eta, 5. mailako ikasleek oso lan itzela egin dute.
Gaztelanian biografia testua landu behar zutenez, tutoreek Euskal Herriko emakume omentsu batzuk aukeratu zituzten. Ikasleek site bana dutenez, biografia hor idatzi zuten eta beste gauza batzuk ere ikasi zituzten: testu disdiratsuak idazten eta argazkiak, gif animatuak eta bideoak txertatzen, besteak beste.
Emakume horien argazkiekin memeak egin zituzten eta lana ikusgai egon zedin biografietara eramaten gintuzten QR kodeak prestatu zituzten.
Hala ere, lana ez zen hor amaitu baina beste sarrera batzuetan azalduko dizuet.
Hona hemen, burutua.
Este año los alumnos y alumnas de 5º han hecho un gran trabajo en torno al 8 de marzo. Aprovechando que iban a trabajar la biografía en Lengua castellana, el tutor y las tutoras confeccionaron una lista de mujeres euskaldunas dignas de mención. Como cada alumno y alumna tiene su propio site, lo usamos para escribirla y aprovechamos para aprender otras cosas: escribir textos con brillo e insertar imágenes, gif animados y vídeos.
Con las fotos de esas mujeres preparamos memes y, para que el trabajo fuera visible,creamos códigos QR que nos llevan a las biografías.
Aún así, no acaba ahí el trabajo, pero os lo explicaré en otras entradas del blog.