2020/12/21

Erroma

 Markel naiz, eta erromatarren garaia lantzen ari ginenez bururatu zitzaidan Erromatarren garaiaren buruzko aurkezpen bat egitea ikasi genuen guztiarekin : Gizartea, bizilekua, erlijioa ...

Ondoren nahi nuen politagoa geratzea eta gauzak bilatzen hasi nintzen. Azkenik ikusi nituen diapositibak eta diapositibako gauzak  animatzeko aukera. Erabiltzean ez zen ikusten baina gertatzen zena zen eman behar zela aurkezpena eta gero ikusi. Horrela ikusi nuen animazioa. Baina oraindik gauza gehiago bilatzen 2. mailako animazioa ikusi nuen. 2. mailako animazioak aldatzen zuena dipositiba baten aldaketa besta dipositiba batera zen.

 Horrela oso polita geratu zitzaidan eta bidali nuen Pilarri harrigarri iruditu zitzaion eta esan zidan egun batean beste ikaskidei erakutsiko niela nola animatzen zen. 

Hona hemen aurkezpena.


2020/11/13

HISTORIAURREA

4. mailan gaude  eta Historiaurrea ikasi genuenean, maketak egitea bururatu zitzaigun. Horretarako kartoia, plastilina, papera, makilak, kortxoa eta tenpera erabili genituen. Zozketa egin genuen,eta atera zitzaigun taldearekin egin genuen lan.




Eskuinaldean Paleolito argazkia duzue eta eskuinaldean, Neolitoa.



Talde honek Metal aroa irudikatu zuen.


Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen.


URTZI   ETA UNAX

2020/06/18

MAIATZAK 1

Maiatzaren 1ean Langileen Eguna ospatu genuen. Covid-19 dela eta, etxean egon behar izan gara bi hilabetez, baina, denbora horretan hainbat eta hainbat langile bere postuetan jarraitu dute, horregatik haiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

LH5A

PORTUGALETE QUIZZ

5. B-ko ikasleek Portugaleteri buruzko galdera hauek prestatu dituzte. Ikusten duzuenez, teknologiaren erabileran gero eta trebeagoak dira. 

PREST ZAUDETE GALDERAK ONDO ERANTZUTEN?
ERAKUTSI ZENBAT DAKIZUEN!


ASMAKIZUNAK

5. mailakoek asmakizun hauek prestatu dituzte. 
EZETZ ASMATU!!!!


2020/06/09

Badago leku bat...

Esperimentu berria egin dugu eta nire ikasle maiteek itzel egin dute. Portugaleteko txoko bat, gehien gustatzen zitzaiena, deskribatu egin dute eta idazlan guztiekin liburu digitala sortu dugu.
Irakurri eta zuek ere imajinatu leku hori non...



2020/05/29

PEREZ SAGUTXOA

Gu 1. mailan gaude eta badakizue zer gertatzen zaien gure adineko umeei, ez da?. Ba, hori!, asmatu duzue: HORTZAK ERORTZEN ZAIZKIGULA!!!. Eta nor dator gero? PEREZ SAGUTXOA!!!
Zer iruditzen zaizue, gelan egiten dugun bezala, abestu eta dantzatu egiten badiogu?



2020/05/21

2020/05/01

LIBURU EGUNA

Liburu egunean ikasleei , aurreko sarreran azaldu nizuen bezala, haientzat zer zen irakurtzea galdetu genien. 5. D -koek aurkezpena sortu zuten. Hona hemen haien ekoizpena.


2020/04/28

LIBURU EGUNA

Aurreko apirilaren 23an Liburu eguna ospatu genuen. Hori dela eta, maila guztietako ikasleei ekimenak proposatu zitzaizkien. Gela batean oso galdera erreza luzatu zieten: "Zer da zuretzat irakurtzea?" eta erantzun guztiekn Jamboard sortu zuten. 
Ikusi emaitza.


2020/04/22

GURE NAHIAK 6.A

Gaur 6.Ako guztien artean horma bat egin dugu gure nahiekin eta desioekin. 
GUZTIAK BETEKO AHAL DIRA!!


2020/04/09

INORK EZ GAITU GELDITUKO

Jorge maisuak bideo polit hau montatu du, ikasleen grabazioekin. Primeran geratu da!! 

NI ERE, ETXEAN GERATZEN NAIZ!!



KENKETAK

1. zikloko sitean jarrita duzuen arren, hemen errezago ikus dezakezue.



2020/02/17

San Mames

Gu Iago eta Danel gara eta 1. mailan gaude. San mamesera  joan ginen  gure familiekin partiduak ikustera, Celtaren eta Getaferen aurka. Iagoren 1. aldiz zen.    Biok primeran pasatu genuen.




2020/02/05

LEHEN SOROSPENAK

Abenduaren hemeretzian, 6.A eta 6.B-ko ikasleok, eskolako tatamian lehen sorospenen inguruan elkarrekintza bat egiteko bildu gara. Bertan, 6.B-ko ikasleok lau pertsonetako taldeak osatu ditugu eskola batean gertatu ahal diren larrialdi eta egoera ezberdin batzuk azaltzeko. 
Egoera horiek hauek izan dira: 
 Lehen sorospenak eta B (babestu), O (ohartarazi) eta L (lagundu)  Odoljarioa sudurretik eta norbait zorabiatzera doala 
 Zer edo zer kontrako eztarrira joatea
 Segurtasun albo-jarrera 
 Erreakzio alergikoa (anafilaxia) 
 Erredura motak 
 Altuera batetik jausi eta buruan kolpea eman




2020/02/04

URKIOLA

1. mailako ikasleak abenduan Urkiolara joan egin ziren eta oso ondo pasatu zutenez, 5 urteko umeei azaltze erabaki zuten . Dena ilusio handiz prestatu zuten. Hizlariek ezin hobeto egin zuten eta publikoak parte hartu zuen eta oso ondo portatu zen.