3. Mailako umeak gara eta "La Arboleda"ra joan ginen.
Han Alberto maisuak mehatzarien bizitza nolakoa zen azaldu zigun eta garai horretako etxe bat ikusteko aukera izan genuen.Ostean ingurunetik buelta bat eman genuen garai horretako aztarnetan zehar.
Sorayari esker sendabelar batzuk ezagutu genituen. Soraya naturopata eta idazlea da eta sendabelarrei buruz hitz egin zigun . Koaderno bana eman zigun eta hor bertan hauxe idatzi genuen: sendabelarraren izena, hazia nondik datorren, zein atal erabili behar den...Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen.
Egun polit hori amaitzeko funikularrez jaitsi ginen.
Soraya, berriro ere mila esker zure laguntza osoki desinteresatua.