2017/10/31

AQUARIUM

Urriaren 27an 5. mailako ikasleak eta irakasle batzuk joan ginen Getxora. 

Han ikusi genituen Getxo Aquarium eta Bakea Bizkaia. Aquariumean hainbat arrain desberdin ikusi genituen, adibidez marrazo bat, arrain puxikak, itsas zaldiak, olagarro bat, morena bat.... Batzuk tropikalak ziren, baina bazeuden ere hemengoak, doradak, lubinak, mubleak.... 

Bakea Bizkaia eskolan dokumental bat ikusi genuen. Bideoan ikusi genuen nola egin zuten bidaia Getxotik Antartidara Unai Basurkok eta bere lankideek. Bidaian itsasoari buruz ikerketak egin zituen eta 6 hilabete behar izan zituen joan-etorria egiteko....ze bidai luzea!! 

Gainera ikasi genuen nola egiten diren zenbait korapilo, eta ezagutu genuen Gonzalo, Unairen bidaiakidea. Gauza asko ikasi genituen itsasoari buruz, eta orain badakigu itsasoa zaindu behar dugula.

Argazkian ikusteko, sakatu irudiaren gainean.
Haz clic sobre la imagen para ver las fotos.