2012/01/25

Denbora-lerroa

Opor aurretik 6.mailako ikasleek tresna hau erabili zuten eta primeran ikasi zuten ere!! Diotsuedana egia dela argi eta garbi ikusiko duzue, Jon Ponceren lanarekin.

2012/01/24

Ibili seguru interneten

Interneten nabigatzea ez da arriskutsua ganoraz egiten bada. 6.B-ko hiru ikaslek interneten seguru ibiltzeko aholku hauek prestatu dizkigute. Irakurri arretaz, oso interesgarriak dira eta.

2012/01/23

Herensugea

Kaixo, Alain naiz eta marrazki hau egin dut . Herensugea da eta nik neuk asmatu dut . Espero dut zuei gustatzea .


2012/01/20

HAU DA GURE EGUNEROKOA 4.B



Gure klasean egunero ikaskide batek egunerokoa eramaten du .
Egunerokoan gertatzen zaizkigun gauzak kontatzen ditugu eta baita
zer egiten dugun egunean zehar ere. Adibidez :
nora joaten garen oporrak pasatzera edo igeltsua izaten dugun...
Gauza guzti hauek kontatzen ditugu egunerokoan

2012/01/02

Katutxoa

Ez utzi katuari ihes egiten!!

Papiroflexia

Askotan informazioa nondik lortzen dudan esatea ahazten zait. Asko dira nire gustuko blogak- Horietako bat Blancarean da, Haur hezkuntzarako jarduerak izena duena, hain zuzen ere eta hor zuek ez aspertzeko orri hau ikusi dut.
Opor ostean, erakutsi egindakoa!!!!