2011/02/25

Olerkiak

Dortokatxo,  dortokatxo 
ontzitxoan   
mantso - mantso

Arraintxoa   dortokari 
dortoka   arraintxoari
kontuak   esaten   ari.




Arraintxo   gorri-gorria  
 jira   buelta 
 joan   etorria.


Ieltxu eta Andrea


Asmakizuna

3.mailako umeak blogarekin jo ta fuego dabiltza. Gaur IKerneren txanda da eta hona hemen berak prestatutriko lana.

2011/02/23

Uhinen talka

3. A-ko Yaizak olerki hau idatzi digu. Zuen gustukua izatea espero dut. Berak marrazkia ere egin du.


Itxaso bare-bare
zabal-zabal mugagabe.
Uhinak talka eta talka
lurrari mauka eta mauka .
Orain lasai orain larri,
maitagarri , beldurgarri.

2011/02/22

GURE PLAZA


Irakurrik Danelek eta Endikak egindako
igarkizuna.
Ezetz asmatu!!!!


Plaza     biribilean      lasterka
hala    egunez     nola   gauez
bi    anaia  ;
zaharrena     bizkorrago
txikiena     polikiago.
Hamabi    ate   ditu    plazak
ez    gehiago,   ez    gutxiago.

2011/02/18

GURE ARTISTAK

Ainarak eta Sarak asmakizunak bidaltzeaz gain marrazki bana egin dute eta  hemen dituzue artista handi horien marrazkiak.
ainara



sara

Adivinanzas

Ainarak eta Sarak bi asmakizun hauek prestatu dizkigute. Ezetz asmatu!!!!



Blanco por dentro, 
verde por fuera.
Si quieres que te lo diga,
espera

Oro  parece  
plata no es.
Si quieres,
te lo repito 
otra vez

2011/02/16

Parkina

Kotxea aparkatu dut baina ezin dut parkinetik atera. Lagunduko didazue?

Gurutzegramak

Gaur 5.B-ko ikasleekin gurutzegramak  prestatu ditut eta batzuk asko animatu direnez, helbidea uzten dizuet. Saiatu etxean eta gurasoei edota anai-arrebei prestatu.

Gurutzegrama

2011/02/12

3. mailako artista horiek

Duela egun batzuk, 3. mailakoek 2 urteko umeak bisitatu zituzten eta hauek eskertzeko  mezu hau eman didate:
"Artistak zarete! Primeran egin duzue! Mila esker."
2 urteko umeak







2011/02/11

5.B-ko ikasleak

Pasa den eguneko argazkian neska bat bestrik ez zegoen eta klase osoak Athletic animatu nahi duenez, hona hemen zure argazkiak.

AUPA ATHLETIC!! AUPA 5.B!


2011/02/04

DONOSTIAKO KUTXAGUNEA

Atzo, Donostiako kutxagunera joan ginen 3. mailako ikasle guzti-guztiok . Han, lehendabizi hamaiketakoa jan genuen ; ondoren planetariumera joan ginen eta han Eguzki-Sistemaren planetak ikusi genituen. Oso polita izan zen!

 Hori egin ondoren “uraren mila aurpegiak” izeneko tailerra egin genuen. Han esperimentuak egin genituen ura  eta  beste  hainbat  likidoekin. Amaitu bezain laster bazkaldu genuen eta, jolastu ondoren, etxera itzuli ginen.   PRIMERAN PASATU GENUEN!

Egileak:
Paula Velasco, Amaia Ruiz, Sara León, Nerea Llamosas, Ainara Gutiérrez, Iratxe Iglesias eta Endika Esteban.