2011/12/30

Tania and her friends

2.mailako ikasle hauek bideotxo hau egin zuten. Primeran antzeztu zuten arren, kamerawoman-ek ez zuen oso ondo grabatu.



2011/12/22

2011/12/14

2011/12/05

Euskeraren eguna

Euskaren eguna dela eta, Zuriñek eta Iratik olerkia prestatu dizkigutenez, opari bana jaso dute.
Hemen egindako lana ikus dezakezue.





2011/12/02

Gabon- kanten lehiaketa.

Datorren abenduaren 18an 4.mailako ikasleek Ikastetxeen arteko I. Gabon.kanten lehiaketan parte hartuko dute. Lehiaketa El Carmen ikastetxean goizeko 10etan izango da.
Zer esango dizuet? Nik oso ondo egingo duzuela dakidala eta urduri ez jartzea espero dudala, maisuarekin egin dituzuen ahaleginek saria izan dezaten.

Cartel Villancicos

2011/11/07

Asperturik ez egoteko

Aspertzen al zarete askotan? Nik ondo pasatzeko modu erreza eta merkea eskeini nahidizut: plastilina. Ez, plastilina ez da txikientzako gauza eta demostratu nahi dizuet. Hemen eredu batzuk uzten dizkizuet eta animatzen bazarete, eskolara ekarri eta lanei argazkia aterako diet. Zuen zain egongo naiz!!!




2011/10/26

Batengatik ez da ezer gertatzen.....

Hori askotan entzun edo esan dugu. Ziur al zaude? Ikusi arretaz bideoa eta pentsatu ea zerbait aldatu ahal dugun.

2011/10/13

Euskera maite!!!

Zuriñek eta Iratik marrazki polit hau eskeini nahi digute, euskera maitatzen dugun guztioi.
Eskerrik asko!!

2011/10/06

Konsumopolis

Iaz energia gaia landu genuen eta urten Kontsumoarekin lanean hasiko gara. Horretarako eta astelehean egun berezi izango duzuela gogoratuz, joku bat uzten dizuet.

KONSUMOPOLIS



2011/10/03

Halloween

6.mailakoak Antzinaroa ikasten ari dira eta Iruntzek ikasi duen bitxikeria bat kontatu nahi digu.
Adi eta ikusi zer egin duen




2011/09/16

Bizkarra zaindu behar


Irakurtzen ditudan blogetariko batean bizkarra nola zaindu behar dugun azaltzen duen komiki bat aurkitu dut. Erderaz egon arren, irakurri behar!




2011/09/14

Berriro zuekin

Itzuli gara eta lan egiteko gogo handiekin. Eragiketak birpasatzeko joku hau utzi nahi dizuet. Ezetz irabazi!! JOLASTU

2011/07/12

1.mailakoentzat

Nagusientzako lana, nagusientzako lana eta 1.mailakoentzat noiz? Gaur, hain zuzen ere. Ondo pasa!

Aquí os dejo unos ejercicios para los del primer ciclo.



2011/07/11

Udan egiteko

Agian zuen seme-alabek hainbat irakasgai birpasatu behar dituzte ala agian ez. Hemen udan egiteko jarduerak uzten dizkizuet, egunak luzeak direlako eta denetik egin daitekeelako. Alboan eskuinaldean aurkituko dituzue.

Tengan o no que repasar algo vuestros hijos e hijas este verano os dejo enlaces a varias asignaturas. Los encontraréis en la barra lateral.

2011/06/23

Urdaibai

4.A-ko ikasleek deskribapen txiki hauek idatzi dituzte euskera klasean. Irakurri ostean Urdaibatik ostera egiteko gogoak sortu zaizkit. Zuei gauza bera gertatuko zaizue!!

2011/06/10

Jokua

Ostirala hemen dugu, aste burua gertu eta euria dakarrela goizean entzun dut. Don´t worry, ez kezkatu eta ondo pasatzeko joku hau uzten dizut.


Mad Diamond 2

2011/06/01

2011/05/26

Astebururako lana 1. ziklokoentzat

Asteburu honetan 1. eta 2. mailatan daudenek ere lanak izango dituzte. Animatu

Astebururako lana

Ez da oso lan gogorra izango. Asteburuan jolastu honekin eta noiz erabili behar duzuen "H" jakingo duzue.

6. B-ko ipuinak

6. mailako ikasle batzuek taldeka ipuinak idatzi dituzte eta norberaren blogean eskegi dituzte. Hemen batzuk irakurri ahal izango dituzue.Bisitatu ikasleen blogak gehiago irakurtzeko.

Además de escribir en sus blogs varios alumnos y alumnas de 6.B han querido compartir con nosotros algunas sus creaciones. Visitad sus blogs, para más información.


2011/05/20

Ikasleen marrazkiak

Eskuinaldean, liburuan sakatzen baduzue, ikasleen marrazki batzuk ikusi ahal izango dituzue. Pixkanaka gehituko ditut.

2011/05/19

Ikasleen marrazkiak

Pixkanaka lanak gehituko ditut. Hurrengoak 6. mailako batzuen ipuinak izango dira.

Ikusi gure liburua. SARTU

2011/05/08

Amona Joxepa (8-10 urte)

AMONA JOXEPA, Jclic online jarduera dugu César Iturraldekoa (Bermeoko San Francisco Herri Ikastetxeko irakaslea). Hurrengo ekintzak lantzen dira: Irakurketa, Irakurmena, Hiztegia, Ortografia eta Idazmena, Antonimoak, Sinonimoak eta Kualitatea.


En esta actividad realizada por César Iturralde, del colegio San Francisco de Bermeo, podemos trabajar la lectura, escritura, antónimos y sinónimos

Beste web interesgarri bat

Eskuinaldean web interesgarriak agertzen diren atalean beste bat gehitu dut, Ipuinak entzuteko eta irakurtzeko, hain zuzen ere. Oso ipuin laburrak direnez, zuentzat oso egokiak direla pentsatu dut.
Kontatuko didazue.

2011/04/15

Bertsolaritza eta 3. zikloa

Klaseko blogetan ikusi ahal izan duzue ikasleak bertsoak botatzen ibili zirela. Hemen bertsoa horiek entzuteko aukera luzatzen dizuet. Entzungarriak, benetan.













2011/04/13

1.mailakoak korrika txikian

Hauek dira 1. mailako ikasle guztiek ikasi eta Korrika txikia egunean sei ordezkarik Kanilan abestu zituzten bertsoak.








Kanpazarretik gatoz
lekukoa eskuz esku
eta korrika eginez
euskeraz jo ta su.




Maitatu, ikasi, ari
pausoz eta pauso
denok izan gaitezen
euskalakariok.




MAITATU, IKASI, ARI....
EUSKALAKARI!






Estos son los versos aprendidos por todo el alumnado de 1er. curso de Primaria y cantados el día de la Korrika txiki por una representación en el escenario de La Canilla.



2011/04/12

Osatzen jakingo duzue?

Ezetz osatu!!

2011/03/17

Astronauta berria

Musikarekin harrituta geratu bazineten, Maialenek eta Izarok prestatu duten ipuin honekin aho bete hortz. Entzun, entzun arretaz.

2011/03/16

Kanpazarreko orkestra sinfonikoa

Nire bulegotik musika entzun nuen eta ezin izan gelditu. Musika gelara joan eta hor 4.A-koak aurkitu nituen. Zein da abesti honen izena?- galdetu nien, baina alferrik,  ez zeukalako. Jonek izenburua proposatu zigun "Eguzkia eguerdian" eta ados nengoen, entzuten dudan bakoitzean nire bulego hotz horretan beroa sentitzen baitut.



Esta pieza la tocan los alumnos y alumnas de 4.A. Soberbios.

Hemen partitura uzten dizuet, etxean jotzeko.

2011/02/25

Olerkiak

Dortokatxo,  dortokatxo 
ontzitxoan   
mantso - mantso

Arraintxoa   dortokari 
dortoka   arraintxoari
kontuak   esaten   ari.




Arraintxo   gorri-gorria  
 jira   buelta 
 joan   etorria.


Ieltxu eta Andrea


Asmakizuna

3.mailako umeak blogarekin jo ta fuego dabiltza. Gaur IKerneren txanda da eta hona hemen berak prestatutriko lana.

2011/02/23

Uhinen talka

3. A-ko Yaizak olerki hau idatzi digu. Zuen gustukua izatea espero dut. Berak marrazkia ere egin du.


Itxaso bare-bare
zabal-zabal mugagabe.
Uhinak talka eta talka
lurrari mauka eta mauka .
Orain lasai orain larri,
maitagarri , beldurgarri.

2011/02/22

GURE PLAZA


Irakurrik Danelek eta Endikak egindako
igarkizuna.
Ezetz asmatu!!!!


Plaza     biribilean      lasterka
hala    egunez     nola   gauez
bi    anaia  ;
zaharrena     bizkorrago
txikiena     polikiago.
Hamabi    ate   ditu    plazak
ez    gehiago,   ez    gutxiago.

2011/02/18

GURE ARTISTAK

Ainarak eta Sarak asmakizunak bidaltzeaz gain marrazki bana egin dute eta  hemen dituzue artista handi horien marrazkiak.
ainara



sara

Adivinanzas

Ainarak eta Sarak bi asmakizun hauek prestatu dizkigute. Ezetz asmatu!!!!



Blanco por dentro, 
verde por fuera.
Si quieres que te lo diga,
espera

Oro  parece  
plata no es.
Si quieres,
te lo repito 
otra vez

2011/02/16

Parkina

Kotxea aparkatu dut baina ezin dut parkinetik atera. Lagunduko didazue?

Gurutzegramak

Gaur 5.B-ko ikasleekin gurutzegramak  prestatu ditut eta batzuk asko animatu direnez, helbidea uzten dizuet. Saiatu etxean eta gurasoei edota anai-arrebei prestatu.

Gurutzegrama

2011/02/12

3. mailako artista horiek

Duela egun batzuk, 3. mailakoek 2 urteko umeak bisitatu zituzten eta hauek eskertzeko  mezu hau eman didate:
"Artistak zarete! Primeran egin duzue! Mila esker."
2 urteko umeak