2024/12/04

Itsas museoa

 Bigarren mailako ikasle guztiak Bilboko Itsas Museoara joan ginen. Bertan, euskal itsas kulturaren inguruko informazioa eta ekologiaren inguruko tailer bat jaso genuen, eta ikasleek artelan bat sortu zuten. Ondoren, la Karolan hamaiketakoa jan genuen eta azkenik Doña Casilda parkera abiatu ginen bazkaltzeko eta jolasteko.





2024/12/03

La Florida

La  Florida parkera joan ginen eta hostoak hartu genituen . Arbolak behatu genituen: enborrak, sustraiak, hostoak eta izenak . Gainera gure herbarioa prestatzen ari gara hartutako hostoekin

Klasean dilistak garbantzuak eta indabak landatu genituen. Orain oso handi daude  eta batzuk  loratzen hasi dira .






Arastegia

Araztegian uraren bidea ikasi genuen, Portugaletetik nola ateratzean den ur zikina araztegira heldu, garbitu, eta garbi dagoenean berriro itsasora bueltatzen da. Gainera esperimentuak egin genituen eta primeran egon ginen.












2024/05/27

Mikel Inuntzuaga

Ostiralean, maiatzaren 24an, Mikel Inuntziaga, "Inun" abeslariaren bisita izan genuen 6. mailakook eskolako liburutegian.

Ikasturtean zehar euskara eta euskal kultura sustatzeko "Betiko euskal kantak" landu izanak fruitua eman duela agerian geratu zen.
Inunek  ekitaldia primeran bideratu zuen eta ikasleen erantzun ezinhobea lortu zuen: Poza, motibazioa eta parte harte itzela nabarmendu zen eta.

Guztiok holako  ekimenak errepikatzeko irrikan gaude!!

Bideotxo honetan giroa ikus dezakezue.